Inauguración de Mendian Gora

INAUGURACIÓN DE LA EXPOSICIÓN MENDIAN GORA EN DIEZ ESCAPARATES DEL ENSANCHE DE VITORIA GASTEIZ.

NOTA DE PRENSA

ORGANIZAN:

·         Fundación EMMOA https://emmoa.eus/es/index

·         ENSANCHE XIX  http://ensanchexix.org/

PATROCINAN:

·         Caja Laboral

·         Urteim

·         Fotoprix

COLABORA:

·         Vallejo

DURACIÓN DE LA EXPOSICIÓN:

Del 9 de diciembre de 2020, al 30 de enero de 2021.

¿QUÉ RELATA LA EXPOSICIÓN MENDÍAN GORA?

La exposición MENDÍAN GORA recordará los principales hitos de la historia del montañismo vasco. Con especial atención a los montañeros alaveses. Se expondrán junto con 20 paneles explicativos, distintos materiales de alto valor simbólico, donados a la Fundación EMMOA por destacados montañeros o por sus familias.

La característica de la exposición, es que está acompañada en todos los casos por materiales originales auténticos. Así, podremos ver desde la clavija con la que se realizó la primera escalada en 1924 (el pico del Fraile), pasando por la íkurriña que fotografió Martin Zabaleta en la cima del Everest en 1980, hasta el material que usan hoy en día los hermanos Pou en sus escaladas mundiales. Tendremos la ocasión de ver a los montañeros vestidos con ropa de cada época.

En los escaparates se dispondrán de códigos QR, para profundizar con más calma en los contenidos o en las historias que esconde coda prenda u objeto expuesto.

¿DÓNDE SE PODRÁ VISITAR LA EXPOSICIÓN MENDIAN GORA?

En diez escaparates del Ensanche de Vitoria Gasteiz:

·         General Álava 18: dos escaparates, antiguo Uterque, Urteim.

·         Dato 15: un escaparate, antiguo Adolfo Domínguez, Urteim.

·         Dato 17: dos escaparates, antiguo Mosel, Urteim.

·         Florida 17: tres escaparates, local Vallejo.

·         Postas, acceso a plaza España: actual Fotoprix.

¿QUÉ ES EL PROGRAMA BITARTEAN?

ENSANCHE XIX pretende desarrollar el Programa BITARTEAN de usos transitorios en escaparates y locales vacíos del Ensanche, para la mejora del ambiente urbano del tradicional centro de la ciudad.

Se trata de un Programa basado en la cesión temporal gratuita de escaparates y locales, para la realización de exposiciones como MENDIAN GORA.

Estamos preparando las siguientes.

¿A QUÉ SE DEDICA LA FUNDACIÓN EMMOA?

EMMOA promueve la difusión del conocimiento de la historia del montañismo vasco a través de conferencias, proyecciones o exhibiciones temporales de sus fondos documentales, utilizando para ello nuevas formas innovadoras de exposición.

La tarea diaria consiste en la recopilación, clasificación y archivo de fondos bibliográficos o de materiales usados por montañeros en las expediciones más importantes a lo largo de una historia de más de cien años.

EXPOSICIÓN VIAJERA:

Después de Vitoria-Gasteiz, la exposición recorrerá otras grandes localidades de Euskal Herria, empezando por las otras tres capitales. Así se podrá llevar a todos los rincones el testimonio de lo que es nuestro montañismo, para que las siguientes generaciones puedan disfrutar de sus valores. Así mismo  EMMOA y ENSANCHE XIX repetirán la organización de otras exposiciones similares en Vitoria-Gasteiz, una vez concluido el itinerario de esta primera.

VISITAS GUIADAS CON ALGUNO DE SUS PROTAGONISTAS:

A lo largo del período de tiempo en el que permanezca la exposición MENDÍAN GORA en los escaparates, siendo conscientes también de las limitaciones de reunión que impone la pandemia de Covid 19, trataremos de organizar eventos virtuales similares a visitas guiadas, de la mano de  alguno de los protagonistas de nuestro alpinismo.

DOS IDEAS CLAVE DE ESTA EXPOSICIÓN:

Es una iniciativa de reacción positiva para superar el declive económico, comercial y de ánimo, en el centro y en toda la ciudad.

Es una gran exposición al aire libre, que cumple con los criterios de seguridad necesarios en estos duros momentos que vivimos. Permite además los horarios más amplios de visita.

RUEDA DE PRENSA:

·         DÍA: 9 de diciembre

·         HORA: 12,00 h.

·         LUGAR: salón de actos de Caja Laboral en la C/ Dato 16, sótano, de Vitoria Gasteiz

MENDIAN GORA ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA GASTEIZKO ZABALGUNEKO HAMAR ERAKUSLEIHOTAN.

PRENTSA-OHARRA

ANTOLATZAILEAK:

·         EMMOA Fundazioa https://emmoa.eus/es/index

·         ENSANCHE XIX elkartea http://ensanchexix.org/

BABESLEAK:

·         Laboral Kutxa

·         Urteim

·         Fotoprix

LAGUNTZAILEAK:

·         Vallejo

ERAKUSKETAREN IRAUPENA:

2020ko abenduaren 9tik 2021eko urtarrilaren 30era.

ZER KONTATZEN DU MENDIAN GORA ERAKUSKETAK?

MENDIAN GORA erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorarazi nahi ditu. 20 azalpen-panelekin batera, balio sinboliko handiko materialak erakutsiko dira, itzal handiko mendizaleek edo horien senitartekoek EMMOA Fundazioari emandakoak.

Erakusketaren ezaugarri nagusia zera da: kasu guztietan, jatorrizko materialak erakutsi dira, benetakoak. Esate baterako, 1924ko lehen eskalada hartako iltzea ikus dezakegu (Fraile mendikoa), edota Martin Zabaletak 1980an Everest mendiaren gailurrean zabaldu zuen ikurrina, edo gaur egun Pou anaiek munduan zehar eskalatzen dabiltzanean erabiltzen duten materiala. Mendizaleak garaian garaiko arropekin ikusi ahal izango ditugu gainera.

Erakusleihoetan, QR kodeak jarriko dira, edukietan lasaiago sakontzeko eta erakusketako jantzi edo gauza bakoitzaren atzean dagoen historia ezagutzeko.

NON IKUS DAITEKE MENDIAN GORA ERAKUSKETA?

Gasteizko Zabalguneko 10 erakusleihotan:

·         Araba Jeneralaren kaleko 18 zenbakian: Uterque denda zenaren bi erakusleihotan (Urteim).

·         Dato kaleko 15 zenbakian: Adolfo Domínguez denda zenaren erakusleiho batean (Urteim).

·         Datu kaleko 17 zenbakian: Mosel denda zenaren bi erakusleihotan (Urteim).

·         Florida kaleko 17 zenbakian: Vallejoren lokaleko 3 erakusleihotan.

·         Posta kaleko 3 zenbakian, Fotoprix dendaren egungo kokalekuan.

ZER DA BITARTEAN PROGRAMA?

ENSANCHE XIX elkartea BITARTEAN Programa garatzekotan da, Zabalgunean hutsik dauden erakusleiho eta lokalak erabiltzeko behin-behinekoz eta, horrela, hirigune tradizional honetako giroa suspertzeko.

Lokalak eta erakusleihoak denboraldi batez doain lagatzean oinarritzen da programa, erakusketa eta antzekoetarako erabil ditzaten, MENDIAN GORA erakusketarako, esaerako.

Hurrengoak prestatzen ari gara jada.

ZER EGITEN DU EMMOA FUNDAZIOAK?

Euskal Herriko mendizaletasunaren historia ezagutaraztea du xede EMMOAk, eta, horretarako, hitzaldiak, proiekzioak edota bere funts dokumentalekin osatutako aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, erakusketa modu berritzailek erabiliz.

Jada 100 urtetik gora dituen historian zehar espedizio garrantzitsuenetan mendizaleek erabilitako materialak eta funts bibliografikoak biltzen, sailkatzen eta artxibatzen ditu.

ERAKUSKETA IBILTARIA:

Gasteizkoa bukatu ostean, Euskal Herriko beste udalerri handi batzuetan aurkeztuko da erakusketa, eta beste hiru hiriburutara joko du lehendabizi. Gure mendizaletasunaren lekukotasuna bazter guztietara zabalduko da horrela, hurrengo belaunaldiek ere balio horiez goza dezaten. Gainera, EMMOA eta ENSANCHE XIX elkarrekin arituko dira berriro Gasteizen, antzeko beste erakusketa batzuk antolatzen, lehen honek bere ibilbidea amaitzen duenean.

BISITA GIDATUAK PROTAGONISTEKIN:

MENDIAN GORA erakusketa erakusleihoetan den denboraldian, bisita gidatuen antzeko ibilbide birtualak egiten ahaleginduko gara, gure herrialdeko alpinismoan protagonista izan diren zenbait lagunen eskutik, COVID-19aren pandemiak jendearekin biltzeko orduan ekarri dizkigun mugak kontuan hartuta beti.

ERAKUSKETA HONETAN FUNTSEZKOAK DIREN BI IDEIA:

Hirigunean eta hiri osoan ekonomiaren eta merkataritzaren arloetan nahiz giro orokorrean sumatzen den gainbehera gainditzeko erantzun positibo gisa sortu da ekimena.

Aire zabaleko erakusketa da, eta ez dakar jende pilaketarik; beraz, bizi dugun garai latz honetan beharrezkoak ditugun osasun-neurri guztiak betetzen ditu. Bisita-ordutegi zabala du, eta kanpotik ikus daiteke.

PRENTSA-OHARRA:

·         EGUNA: abenduak 9

·         ORDUA: 12:00 h.

·         LEKUA: Laboral Kutxaren ekitaldi-aretoa / Dato 16, sotoa, Gasteiz